IKUS-ENTZUN

Zinebiexpress lehiaketako irabazleak

Zinebiexpress lehiaketan parte hartu duten film labur irabazleak gaur, 20.00etan eta Bilboko Zabalgune Eraikineko Atarian, ezagutaraziko dira.

Hogeita bat taldek hartu dute parte Bilboko Zine Dokumental eta Laburmetraien Nazioarteko Zinemaldiak, ZINEBI 53k, antolatu duen Zinebiexpressen, 48 ordutan errodatutako laburmetraien lehiaketan.

Joan den asteburu osoan luzatu den errodajearen leit motiv-a krisia eta garapena izan da oraingo honetan. Errodajea Bilbon egin behar izan da, 48 ordutan.

Lehen eta bigarren saria eta aipamen berezia honako hauek lortu dute: lehen saria, A Hard Day´S Night (Henry López, Bilbao); bigarren saria, La lluvia nunca vuelve hacia arriba (Mikel Domínguez Ballesteros, Getxo) eta azkenik, aipamen berezia, Día de paga (Aimar Ruíz Sáenz, Leioa)

Irabazleak 700 euroko saria jasoko du, eta bigarrenak 400 euro. Sari banaketa emanaldia gaur, osteguna, egingo da, 20:00etan, Bilboko Zabalgune eraikinean.

Beste aldetik, Caóstica Elkartea arduratuko da, berriro ere, PreZinebi edizio berri honetako amaiera ekitaldiaz. Horretarako La Santa Fiesta Calavera jai mexikarra antolatuko du, bihar, azaroaren 11an, gaueko 21:00etatik aurrera, Bilborock aretoan. Jai honekin ere Bilboko Zine Dokumental eta Laburmetraia Nazioarteko Zinemaldiari hasiera emango zaio, bere 53. edizioa, azaroaren 11tik 18ra luzatuko baita.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button