IKUS-ENTZUN

Zinebi modu arrakastatsuan amaitu da

10.920 ikus-entzulek hartu dute parte azaroaren 22tik 28ra bitartean ospatu den Bilboko Zine Dokumental eta Laburmetraien Nazioarteko Zinemaldiaren azken edizioan eta PREZINEBIn.
PREZINEBIren programazioak orain arte burututako hiru edizioetako partaidetzarik hoberena izan du, 1.857 pertsonek hartu baitute parte, Zabalguneko Eraikinean azaroaren 9tik 20ra burututako jardueretan.

Ikus-entzule gehien izan zuen hitzorduetako bat euskal zinearekin burututako topaketa izan zen, FAS Zine Klubak antolatua. Bertan 80 Egunean luzemetraia aurkeztu zen, eta filmaren zuzendariek, Jon Garañok eta José Mª Goenagak hartu zuten parte. Oso partaidetza altua izan zen ZINEBIEXPRESS-en, 48 ordutan errodatutako laburmetraien lehiaketan. Lehiaketa horretara 42 lan aurkeztu ziren, aurreko edizioan baino zazpi gehiago.
Hala ere, ohikoa denez, ikus-entzuleak, sekzio ofizialaren barruan Arriaga Antzokian eman ziren eta lehiaketan parte hartu zuten 73 filmak ikustera joan ziren batez ere. Horrela, sekzio ofizialak 7.402 ikus-entzule izan zituen, azaroaren 22tik 28ra bitartean. Sekzio ofizialak Zinemaldiaren erdigune izaten jarraitzen du.

MBN Comunicacionek bidalita

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button