IKUS-ENTZUN

“Zinebi First Film” sekzioko filmak proiektatuko dira gaur

Bilboko Dokumentalen eta Film Laburren Nazioarteko Jaialdiak opera primak eskainiko ditu gaur arratsaldean. Hiru film lehiatuko sail horretako sari nagusia eskuratzeko ahaleginetan.

Zinebi First Film (ZIFF) saria lortzeko lehiatuko diren azken hiru lanak proiektatuko dira gaur arratsaldean Dokumentalen eta Film Laburren Nazioarteko Jaialdiaren barruan. Filmak honakoak dituzue: Darya Zhuk-en Khrustal/Crystal Swan, Tetsuya Tominaren Blue Wind Blows japoniarra eta Luise Donschen zinegilearen Casanovagen. Guztiek ere izango dute estatu mailako estreinaldia.

Gaur goizean azken lan hori aurkeztu da Luise Donschen zuzendariarekin batera. Casanovagen filmeko protagonista John Malcovich da, eta  “doku-fikzio zirraragarria da, desioari eta desio hori adierazteko modu bitxiei buruzkoa”. Berlingo Nazioarteko Zinemaldian-Berlinalean mundu mailako estreinaldia izan ondoren, Casanovagen lanak Taipeiko (Taiwan), Visions du Réel-eko (Suitza), FIDMarseille-ko (Frantzia) eta Mar de Platako (Argentina) nazioarteko jaialdietan hartu du parte, besteak beste. Bilboko ikus-entzuleek gaur gauean, 22:00etan, ikusi ahal izango dute, Golem–Alhondiga aretoan.

Zinebi First Film sariko epaimahaia Eulàlia Iglesias kazetari eta zine kritikariak, Agnès Wildenstein zine programatzaile frantses beteranoak eta Nele Wohlatz zinegile alemanak osatuko dute.

Informazio guztia, hemen.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button