IKUS-ENTZUN

Zinebi euskal zinegile gazteen alde

Zinebi Bilboko Film Labur eta Dokumentalen Nazioarteko Jaialdiak bultzatutako Zinergentziak proiektuaren bigarren film kolektiboa abian da.

Maddi Barber (Iruñea, 1988), Jesús Mari Palacios (Donostia, 1980), Cristina Ezquerra (Bilbo, 1987) eta Aitor Gametxo (Lekeitio,1989) dira ikus-entzunezko proiektu horren zuzendariak, eta azaroaren 13tik 20ra egingo den Zinebiren 57. edizioan aurkeztuko da.

Filma, egun, muntaketa fasean dago, eta azaroaren 14an aurkeztuko da, Bilboko zine-jaialdi horren baitan. Zinebik zine industrialaren parametroetatik kanpo dagoen ekoizpena eta ikus-entzunezko sormena sustatu nahi du, besteak beste, gazte zinegileen lana sustatuz.

Zinebik jakinarazi duenez, “Zinergentziak zenbait artistaren alde egindako apustua da, gehienak oso gazteak, baina aurretik ere ikus-entzunezko lanetan aritutakoak”.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button