IKUS-ENTZUN

Zinebi 60k “Euskal Zinearen Eguna” ospatuko du larunbatean

Bilboko Udalak antolatutako Bilboko Dokumentalen eta Film Laburren Nazioarteko bihar zabalduko ditu bere ateak Arriaga Antzokian, 20:00etan, Mariano Llinás zinegile argentinarrari emango zaion lehenengo Ohorezko Mikeldiarekin.

Edizio honetan 124 herrialdetik bidali dituzte lanak, eta guztira 3.770 film labur heldu dira. Horietarik, 52 filmek hartuko dute parte Sekzio Ofizialean, Zinemaldiko Sari Nagusia eta zinemaldiak dituen hiru generoetako Mikeldia lortzeko xedez: fikzioa (22), dokumentala (19) eta animazioa (11).
Lehiaketarako aukeratu diren lanetarik sei euskal zinegileek egindakoak dira. Hala, azaroaren 10ean, Euskal Zinearen Eguna ospatuko da eta bertan Iker Maguregi, Boddan Muresanu, Maria Elorza, Richard Sahagún, Teresa Sendagorta eta Maider Fernandezen lanak pantailaratuko dituzte. Orotara lau dokumental eta bi fikzio lan dira: Ancora lucciole (Maria Elorza, dokumentala); Cadoul de craciun (Bogdan Muresanu, fikzioa); Azken otsoa, (Iker Maguregi, fikzioa); Il dolce far (Richard Sahagún, dokumentala); Amor siempre (Maider Fernandez, dokumentala); eta It is All Right Here (Teresa Sendagorta, dokumentala).

Sei film horiek Bilboko Jaialdiko Sari Nagusia (7.000 euro), Euskal Zinearen Sari Nagusia (6.000 euro), lehiaketako hiru generoetako -fikzioa, dokumentala eta animazioa- Mikeldiak (5.000 euro), eta Ikus-entzuleak-EiTB Saria (3.000 euro) lortzeko lehiatuko dira.

Euskal Zinearen Egunaren programazioa osatzeko Jose Antonio Sistiagaren (Donostia, 1932) figurari buruzko dokumentalaren estreinaldiarekin osatuko da.

Noiz, non eta zer jakiteko: zinebi.eus

 

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button