IKUS-ENTZUN

“Zinea, meatzaritza eta lan eskubideak”, Nafarroako Filmotekan

Nafarroako Filmotekak meatzaritzari eta lan eskubideei buruzko zikloa ondu du hil honetan. Egitaraua ekainaren 6an hasi zen, John Fordek zuzendutako How Green Was My Valley (1941, AEB) film klasikoaren emanaldiaren.

Zikloa beste bi emanaldirekin osatuko da. Hala, bihar bertan, Julio Coll zuzendariak 1965ean filmatutako Jandro filma pantailaratuko dute, eta ekainaren 20an, Martin Ritt zinegileak filmatutako The Molly Maguires (1970, AEB).

Nafarroako Filmotekaren arabera, “Genero honen barruan, meatzaritzak eta meatzarien lan baldintzek ziklo honek hiru filmen bitartez landu nahi duen azpigeneroa osatu dute. Geografia eta garaia alde batera utzita, film hauek agerian uzten dituzten lan arazoek 20. mendean Nafarroan izandako meatzaritza lanekin gauza asko dituzte komunean”.

Bihar pantailaratuko den filmaren harira, Jandro Espainian filmatutako meatzaritzari buruzko film onena da. Asturias inguruko familia meatzari baten istorioa jasotzen du. Aita eta lau semeak meategian aritzen dira lanean, baina semeetako bat eta aita hil eta gero, meategi txiki bat erosiko du familiak, aurreztutako dirua baliatuta. Familia, apurka-apurka, aberastu egingo da, Mundu Gerrak eragindako ikatz eskaeraren hazkundearen ondorioz.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.

Ikuskatu

Close

Cookie propioak erabiltzen ditugu, bai eta hirugarrenen cookieak ere, zure nabigatze-esperientzia eta gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, euren erabilera onartutzat joko dugu.Ikusi cookien politika.

ONARTU
Aviso de cookies
Tresna-barrara saltatu