IKUS-ENTZUN

Zinea jatorrizko bertsioan euskarazko azpitituluekin, Bilbaoarten

Bilboko arte zentroak Lehen astearteko hitzordua izenburuko zikloa ondu du, ikus-entzuleek zinea jatorrizko bertsioan eta euskarazko azpitituluekin ikus dezaten. Hala, martxotik abendura bitarte, hilabete bakoitzeko lehen asteartean, film bat pantailaratuko da. Egitaraua Filmazpit-ekin elkarlanean ondu dute.

Hala, bihar bertan, Laurent Cantet zinegile frantziarrak zuzendutako Horma Artean pantailaratuko dute, 19:0etatik aurrera.

Bilbaoarteren arabera, filmak hauxe kontatzen du: “François eta beste irakasleak auzo gatazkatsu batean dagoen institutu batean egiten dute lan eta ikasturte berriari aurre egiteko prestatzen ari dira, beren ikasleei ahalik eta hezkuntza onena emateko. Baina ikasgelan, gaur egungo Frantziako mikrokosmosa, kultura eta jarrerek talka egiten dute. Nerabeak dibertigarriak eta estimulatzaileak izan arren, haien portaerek guztiz hondora ditzakete irakasleen gogo eta asmoak. Argi hitz egiten du Françoisek eta horrek asko harritzen ditu ikasleak, baina haren metodoak ukatzen hasten direnean, bere etika ulertzeko modu zurruna zalantzan jarriko da”.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button