IKUS-ENTZUN

Zinea, guraizeak, pikotxa eta pala

Irudimenezko hiria tailerrarekin bat eginez (uztailaren 8tik 19ra bitarte garatuko da), proiekzio saio bat eta mahai ingurua antolatu ditu Tabakalerak ikus-entzunezko hirigintzaren inguruan. Saioa gaur bertan izango da Cristina Enean, 18:30etik aurrera, eta irekia izango da. Bertan izango dira María Cañas eta lacasinegra ikus-entzunezko kolektiboko kideak.

Tabakalerak irudien bitartez hiriak birsortzearen inguruan gogoeta egiteko proiekzio saioa eta mahai ingurua antolatu ditu gaurko egunerako.
Ekimen honek datorren astean hasiko den Irudimenezko hiria tailerrarekin bat egin nahi du. Tailerra Madrileko lacasinegra kolektiboak gidatuko du.

Emanaldian, Sevilla hiria ardatz duten zenbait ikus-entzunezko lan eskainiko dira (Soñar con Sevilla, Juan Sebastián Bollaín, 1980. 31 min eta Sé Villana. La Sevilla del diablo, María Cañas, 2013. 40 min).

Proiekzioen ostean Zinea, guraizeak, pikotxa eta pala izenburuko mahai ingurua eta eztabaida izango dira, ikus-entzunezko garaikidearen eremuan collagearen eta hiriak birsortzearen inguruan.

Datorren astean hasiko den tailerrean hauxe proposatuko zaie ikasleei: Posible al da irudimenezkoa dena filmatzea?. Parte hartzaileek Donostiaren erretratu edo auto-erretratua osatuko dute euren gailuak erabiliz (mugikorrak, argazki kamerak, etab). Parte hartzeko ez da aurretiko ezagutzarik behar. Tailerra uztailaren 8tik 19ra bitarte luzatuko da, eta izenematea doakoa da eta zabalik dago, ostiralera arte (uztailak 5)

Informazio gehiago hemen.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button