IKUS-ENTZUN

“Zinea, Arkitektura eta Hiria” zikloan, Jacques Tati

EHAEO-ko Bizkaiko ordezkaritzako Areto Nagusian, Zinea, Arkitektura eta Hiria zikloa burutzen ari dira. Bihar bertan, urtarrilak 30,  Jacques Tati zuzendari frantsesaren Trafic filma eskainiko da, 19.00etatik aurrera.

Euskal Herriko Arkitektoen Elkargo Ofizialeko Bizkaiko Ordezkaritzak esan duenez, “zinearen aldeko apustua egin du berriz”. Eta hala ziklo berezia atondu du urbanismoaren inguruan, “hiri modernoaren eraikuntza prozesuan eta sinbolikoa den hori etengabe berreraikitzeko ibilbideak egiteko bide gisa”.

Horren ondorioz, bihar, Jacques Tatik zuzendutako Trafic filmeko protagonistak, Monsieur Hulot ezagunak, “artefaktuez betetako ibilgailu prototipo bat aurkezteko egindako ahaleginak kontatuko ditu, funtzio anitzeko autokarabana sofistikatu moduko bat, Amsterdamgo automobil erakusketa batean. Bidean era guztietako trafiko arazo imajinagarriak aurkitzen ditu. Fikzioaren eta dokumentalaren alde batera eta bestera libreki igarotzen da filma, kultura eta gizarte garaikidearen paradoxa batzuk taularatzeko”.

Jacques Tatiren hainbat film pantailaratu ziren joan den urtean Bilbon eta Iruñean, horretarako propio egindako zikloetan, tartean: Jour de fête, Les Vacances De Monsieur Hulot, Mon Oncle, Playtime, Trafic eta Parade.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button