MUSIKA

Donostia Hiria Piano Lehiaketa gaurtik aurrera

Martxoaren 24, 25 eta 26an gauzatuko den edizioan hiru kategoria gorenekoetan soilik jokatuko da: Maila ertaina 3, Goi maila 1 eta Goi maila 2. Hau da, 17 eta 26 urte bitarteko adina izango dute parte-hartzaileek. Lehiaketa helburua piano-jotzaile guztiengana, maila guztietako musika ikastegietara, entzuleengana, eta, oro har, herritar guztiengana hurbiltzea da.

Lehiaketan edozein nazionalitatetako piano-jotzaileek parte har dezakete. Parte-hartzaile bakoitzak banako kategoria bakarrean baino ez dauka lehiatzerik. Ezingo dira maila berean aurkeztu aurreko urteotan Lehen Saria irabazi dutenak.

Deialdia nazioartean egingo da, jakina, eta sariketaren ibilbide luzean abalatu eta sostengatu duten organismo guztien bermea izango du, hala naziokoena nola nazioartekoena.
Azkeneko edizioa 2009ko martxoan izan zen, eta aurtengo martxoan gauzatuko den edizioa hiru kategoria gorenekoetan soilik jokatuko da: Maila ertaina 3, Goi maila 1 eta Goi maila 2. Hau da, 17 eta 26 urte bitarteko adina izango dute parte-hartzaileek.

Edizio honen ondoren, 2013an, adin eta maila guztietara irekitako edizioa jokatuko da berriro, eta, epe laburrean, bere jarduerak eta eraginak zabalduz joango da.
Parte-hartzaileak nortzuk izango diren lehiaketaren webgunean dator

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button