IKUS-ENTZUN

Zine ziklo “Biolentue”, Azpeitian

Maiatzeko ostegunetan, Azpeitiko Gaztetxean, zine ziklo berezi bat egiten ari dira: Biolentue. Bertan hiru emanaldi programatu dira, gaueko 21:00etan hasita.

Gaur lehen saioa izango da: Canino (Kynodontas). Yorgos Lanthimos zinemagile greziarraren lanik ikusgarrienetakoak honako hau kontatzen du: aita, ama eta hiru seme-alabak etxe handi batean bizi dira, hiritik kanpo. Harresi handi batek inguratzen du etxea. Seme-alabak ez dira inoiz bertatik irten eta gurasoek, harresi kanpoko eragina saihestu nahirik, metodo berezi batzuekin hezten eta entretenitzen dituzte.
Film honek munduaren eraginetik babesteko, etxetik atera gabe bizi den familia baten istorioa kontatzen du. Harresi handi batek inguratzen du etxea. Seme-alabak ez dira inoiz bertatik irten eta gurasoek, harresi kanpoko eragina saihestu nahirik, metodo berezi batzuekin hezten eta entretenitzen dituzte. Etxera kanpotik sartzen den bakarra, bestalde, Christine zaintzailea da. Baina badago helburu zehatz bat hori egiteko… Yorgos Lanthimosek familiaren estamentuari eraso egiten dio eta gurasoek euren seme-alaben segurtasuna bermatzeko egin ditzaketen gauzarik krudelenak deskribatzen ditu.

Funny Games eta La Caza izango dira hurrengo saioetan pantailaratuko diren filmak.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button