IKUS-ENTZUN

Zine Txiroa Oreretan”Ximeneiak” filmarekin

Gaur, iluntzeko 19:30ean, Oreretako Zine Txiroa ekimenaren barruan, Ximeneiak (Goizeder Urtasun/Iruñea/2010) filma pantailaratuko da. Bideo emanaldiaren ondoren solasaldia izango da Goizeder Urtasun zuzendariarekin.

Ximeneiak azkeneko 30 urteetako langileen mugimendua aztertu nahi duen proiektu dokumental bat da, Jose Ramon Urtasun pintorearen lagunen testigantzaren bitartez.
Lagun hauek fabriketako esplotazioa salatzen zuen kuadro bana jaso zuten 70. hamarkadaren bukaeran. Goizeder, aipatutako pintorearen alaba, errealitate hori azalaraztea erabakitzen duena da, langileen historia aditzera ematea eta beraien gaurko eguneko emozioetan parte hartzea. 

Euskal Herriko hainbat herritan burutzen den Zine txiroa izeneko ekimenarekin bat eginez, eduki sozialak dituzten dokumentalak proiektatzen dira hilean behin Errenteria/Oreretan. Proiekzio hauekin batera dokumentalekin osatutako bideoteka dago, nahi duenaren esku dagoena. Horrela, interesa duten herriko elkarte nahiz norbanakoei alokairu sinboliko baten truke ikusteko aukera eskaini nahi zaie.  

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button