IKUS-ENTZUN

“Zine Kontari” euskarazko zinemaldia abiatu da, Bilboko Campos Antzokian

Bilboko Campos Antzokiak  Zine Kontari euskaraz egindako zinemaldiaren bosgarren edizioa hartuko du gaur hasita abenduaren 13ra bitarte, Euskal Herriko Gidoigile Profesionalen Elkarteak SGAE Fundazioaren lankidetzarekin bultzatutakoa.

Euskal ekoizpeneko nahiz euskaraz idatzitako eta egindako zinema sustatzea du xede zikloak eta horretarako, areto komertzialetatik kanpo dauden 9  film proiektatuko dituen egitaraua ondu du.

Hala, gaur berton hasi da  zinemaldia estreinakoz haurrei zuzendutako saio bereziarekin. Bertan,  goizeko ordutegian, Nur eta herensugearen tenplua filma eman da, Toti Martinez de Leceak idatzitako haurrentzako ipuin bilduman oinarri duen ikus-entzunezko ezaguna.

Bihartik aurrera, aldiz, arratsaldeko 19:00etan izango dira proiekzioak eta honako ikus-entzunezkoz gozatzeko aukera izango du bertaratzen denak: Ramon Saizarbitoriaren eleberrian oinarritutako Ehun metro (Alfonso Ungria, 1986)abenduaren 10ean;  Lasa eta Zabala (Pablo Malo, 2014) hilaren 11n; Pikadero (Ben Sharrock, 2015) abenduaren 12an; eta Errementari (Paul Urkijo, 2017).

Film luze horiez gain, lau ekoizpen labur ere proiektatuko dira aldez aurretik: Dortoka Uhartea (Maru Solores, 2003); Kaleko Antzerkia (Koldo Edorta Carranza); Arantza Ibarraren June eta David;  eta Zabala eta Paul Urkijoren Ohe azpiko zera (2012).

Zikloaren arduradunek azaldu dutenez, “euskara tresna eta bitarteko gisa hartuta, euskara maite duten guztientzat, oro har, eta ikasten ari direnentzat bereziki, ekimen aproposa da zikloa,  proiekzioekin batera gaztelaniazko azpitituluak jarriko baitira”.

Informazio gehiagorako, sartu lotura honetan.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button