MUSIKA

HIESaren kontra rock'n'rolla

Arabako Hiesaren kontrako Batzordearen eta Jimmy Jazz aretoaren arteko lankidetzak, kulturaren eta aisiaren beste esparru batzuetara eramateko asmoa ere agertu du. Elkarlan horri hasiera emango dion lehendabiziko ekitaldia gaur gauean egingo dute Gasteizko Jimmy Jazz aretoan: Burkina Faso eta Karrocerias banden emanaldiarekin. Kontzertua 21:00etan hasiko da Rock' n Rollaz Hiesari aurre eginez lelopean.

Taldeei dagokienez, Burkina Faso rock'n'roll taldea 1997 urtean eratu zen Gasteizen. 1999 urtean euren lehendabiziko CD autoekoitzia plazaratu zuen, Asio Bitxo teknikariaren gidaritzapean. 2003 urtean bigarren diskoa kaleratu zuen Lo nuestro es pasar izenburupean. Azkenik, iazko maiatzaren 14an El tiempo todo lo cura izeneko azken diskoa aurkeztu zuen Gasteizko Helldorado aretoan. Lan hori Iker Crespok ekoitzi du. Burkina Fasorekin batera Karrocerias talde izango da Jimmy Jazza aretoko agertokian. Azken hori ere Gasteizko taldea da.

Jimmy Jazz aretoak bidalita

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button