IKUS-ENTZUN

“Zine Kontari” euskaraz egindako zinemaldia, Bilbon

Campos Eliseos Antzokiaren Kupula Aretoan garatuko da Zine Kontari euskaraz egindako zinemaldiaren laugarren edizioa, abenduaren 10etik 14ra. Bederatzi proiekzio, guztira, eta film luzeak hasi aurretik, egunero, labur bat emango da. Proiekzioak astelehenetik ostegunera arratsaldeko 19:00etan izango dira.

Zine Kontari euskaraz idatzi eta egindako zinemagintzaren laugarren zikloaren helburua  “gutxiengo bati zuzentzen zaion zinemagintza eredu bat zabaltzea da, euskal autoretzaduna, aintzat hartuta, ia kasu guztietan, ohiko aretotan dagoeneko ikusgai ez diren filmei buruz ari garela. Euskara, ezinbesteko tresna eta ibilbidea”.

Hamasei euskal autoreen obrak izango dira ikusgai, tartean: Andoni Egaña (Areka); Néstor Basterretxea eta Fernando Larruquet (Ama Lur); Aitzol Saratxaga (Ziren); Peio Cachenaut (Xora); Koldo Almandoz (Razielen itzulera); Andoni de Carlos, Jose Miguel Goenaga, Jon Garaño, Aitor Arregi (Handia); Izaskun Arandia (Night Shift); Telmo Esnal, Asier Altuna, Pablo Bueno (Aupa Etxebeste!); eta, Koldo Izaguire eta Juan Bautista Berasategi (Kalabaza tripontzia).

Aurten bereziki, Euskal Herriko Gidoigileen Elkarte Profesionalak omenaldia egin nahi izan dio 1968. urtean euskaraz berez idatzi, burutu eta filmatu zen estreinako dokumentalari: Nestor Basterretxea eta Fernando Larruqueten Ama Lur.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.

Cookie propioak erabiltzen ditugu, bai eta hirugarrenen cookieak ere, zure nabigatze-esperientzia eta gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, euren erabilera onartutzat joko dugu.Ikusi cookien politika.

ACEPTAR
Aviso de cookies
Tresna-barrara saltatu