IKUS-ENTZUN

Zine esperimentalari buruzko topaketak, Artelekun

Ben Rivers eta Ben Russellek zine esperimentalari buruzko topaketa eta tailerra zuzenduko dituzte maiatzaren 29tik 31ra bitarte Donostiako Arteleku zentroan: Ikusten ez dena: zinea, pertzepzioa eta muturreko egoerak.

Jardunaldiok Tabakalerak ondu ditu, eta Garbiñe Ortegak da komisarioa. Tailerraz gain, arratsaldeetan proiekzio irekiak izango dira. Filmak Rivers, Russellek eta Ortegak aukeratu dituzte.

Hala, zine esperimentalaren inguruan hausnarketa egiteko xedearekin, emanaldiak, ariketa praktikoak eta solasaldiak izango dira: “Ikus-entzunezkoen inguruko jakin-mina duten pertsonei, esperimentatzeko gogoz eta zinema-narratiba modu berriak ezagutzeko irrikaz daudenei zuzendutako jarduera da”.

Rivers eta Russel Arabako Lasierran dagoen Azala sorkuntza espazioan daude maiatzaren 24tik bertako sortzaileekin lan egiteko asmoz.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button