IKUS-ENTZUN

Zine esperimentalari buruzko mintegia, Rachel Monosoven eskutik

Bilbaoarte zentroak zine esperimentalaren inguruko workshop-a ondu du, irailaren 19tik 21era bitarte. Mintegi hori Bideodromo Nazioarteko Zine eta Bideo Esperimentalen Jaialdiren aurtengo edizioaren harira egingo da, hilaren 17tik 24ra bitarte burutuko baita. Izan ere, iazko edizioaren bigarren saria jaso zuen Rachel Monosov zinegile eta ikus-entzunezko artistak zuzenduko du mintegia.

Hala, workshop-ean parte hartu nahi dutenek curriculuma eta telefono zenbakia bidali beharko dituzte ondoko helbide elektronikora: mexmfest@yahoo.es. Plazak mugatuak dira.

Aipatutako mintegiarekin batera, eta Bideodromo jaialdiaren egitarauaren baitan, Monosoven obraren atzera-begirakoa ere egingo da Bilbaoarten bertan, hilaren 21ean.

Errusikoa San Petesburgo hirian jaio zen Monosov, 1987an, eta egun, Berlinen bizi eta dihardu. Arte eta hezkuntza esparruetan aritzen den ikus-entzunezko sortzailea da; 2016an, esaterako, Belgikako Gante hirian dagoen Arte Ederren Akademia Errealean aritu zen klaseak zuzentzen. Bere obrak hainbat arte-zentrotan biltzen dira, tartean, Chicagoko Arteen Institutuan , The Block Museum edo Zinbaweko Galeria Nazionalean.

Bilbo bisitatu eta gero, Errumaniako hiriburu Bukaresten dagoen Artearen Museo Nazionalean izango da Unknowing Knowns Knowing Unknowns proiektua aurkezteko asmoz.

http://www.rachelmonosov.com/

http://www.bideodromo.com/

https://bilbaoarte.org/jarduerak/taller-de-cine-experimental-con-rachel-monosov-en-colaboracion-con-bideodromo-2018/?lang=eu

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button