ESZENA

“Antzerki Aroa” Nafarroako Antzerki Eskolaren eskutik

Iruñean, eta larrazken honetan, Antzerki Aroa jaialdiak lau antzezlan eskainiko ditu. Antzerki-ziklo hori Iruñeko Udalak antolatu du Nafarroako Antzerki Eskolarekin eta Nafarroako Gobernuarekin elkarlanean.

Bihar bertan, hilak 29, abiatuko da eszena-ekimena Axut!-Artedramaren Amua lanarekin. Bertako protagonistak bere gaztaroko bi maitale ohi gonbidatzen ditu asteburu batean, horietako bakar batek ere hiru izango direla jakin gabe. Obran pentsatu, esan eta egiten dutenaren arteko tarteak pertsonaiak biluztuko ditu, eta, azkenik, maitasunaren izenean, noraino heldu daitezkeen galdetuko diote beren buruei. Maite Larburu, Manex Fuchs eta antzezlana zuzendu duen Ximun Fuchs dira Axut!-Artedrama konpainiaren obraren protagonistak.

Geroko proposamenak honakoak dituzue: urriaren 20an, Ados Teatroaren eskutik Kopaz kopa lan ikusteko parada egongo da; azaroaren 10ean, Andoni Mutiloak Esnatu naiz obra egingo du;  eta azkenik, azaroaren 24an, Miren Gaztañaga eta Eneko Sagardoy bikoteak Maitasunaren itxiera ekoizpena oholtzaratuko du.

Emanaldi guztiak Nafarroako Antzerki Eskolan burutuko dira, 19:00etan.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button