IKUS-ENTZUN

Zine arraroaren hirugarren edizioa Artelekun

Donostiako Arteleku zentroan Zine Arraroa zikloaren hirugarren edizioa egingo dute urtarrilaren 28tik otsailaren 1a bitarte Zine Mapa 3 izenburupean. Antolatzaileen arabera, “dagoeneko ez hain arraroa baina beti bezain muturrekoa edo inoiz baino muturrekoagoa”.

Jardunaldien helburua ikus-entzunezko esparru garaikidean mugitzen diren joerak bilatzea da. Horretarako, bost gonbidatu ekarriko dituzte Arteleku zentrora, egunean bat. Zikloa amaitzeko kontzertua izango da. Izibene Oñederrak, Tamara Garcíak eta Víctor Iriartek osatzen dute Zine Mapa 3 ekimenaren lantaldea.

Gonbidatuei dagokienez, Virginia García del Pino zine zuzendaria eta Bartzelonako Unibertsitate Autonomoko Dokumental Sortzailearen Masterreko zuzendaria urtarrilaren 28an izango da eta Zarata, Pixela, Erraiak, Pelikula izenburupean arituko da.

Urtarrilaren 29an, berriz, Víctor Moreno zine zuzendaria eta Madrileko Design IED Europear Institutuko Ikus-Entzunezkoen Narratiboan irakasleak Piztiaren Bihotzeraino Bidaia izenburko jardunaldian parte hartuko du.

Aida Vallejo UPV/EHUko Ikus-entzunezkoen sailean irakaslea eta zine dokumental sortzailean aditua, zinemaldien inguruan arituko da urtarrilaren 30ean.

Urtarrilaren azken egunean, halaber, Cecilia Barrionuevo Mar de Plata nazioarteko zinemaldian programatzaile argentinarrak bere herrialdeko zinea izango du hizpide.

Amaitzeko, otsailaren 1ean Javier Rebollo zine zuzendaria eta Madrileko Escuela de Cine y Audiovisualesean Zuzendaritzako irakasleak, eta Rafa Berrio musikariak parte hartuko dute.

Gonbidatu bakoitzak jorratuko duen gai bakoitzaren inguruan gehiago jakin nahi izanez gero, sartu Zine Mapa 3-n.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button