MUSIKA

“Zimurrak baleki”, Maddi Zubeldia zuberotarraren kontzertu intimoa, Iruñean

Kantu eta hitza 2019 ekimenak aurrera jarraitzen du eta oraingoan, Maddi Zubeldiaren kontzertu intimoa dakar bihar, ekainak 13, Iruñeko Erraldoien txokora, 20:30etik aurrera.

H-Eden taldearen sortzaileak, Belarri diskoetxearekin atera duen Zimurrak baleki bakarkako lan berria aurkeztuko du biharkoan, kantautore ibilbideari jarraipena ematen diona.

Folk giroan, musika eta poesia uztartzen ditu lan honetan eta Pat Tetevuide, Nahia Zubeldia eta Pettiren kolaborazioak ere izan ditu.“Maddik musikan, adinean bezala, aitzina doala erakusten digun lan intimoa dakar lan honetan, jakin-minez eta gogotsu”, azaltzen dute antolatzaileek.

Formatu txikiko kontzertuak dira  Kantu eta hitza 2019 ekimenak eskaintzen dituenak eta maiatzaren 16tik, Euskal Herriko egungo kantugintzan erreferente diren hainbat talde edota bakarlariz gozatzeko aukera eskaintzen ari da, besteak beste, Petti,
Olatz Salvador, Rolan Garces eta Maite Larburu abeslarien kontzertuak eskaini ditu ekimenak dagoeneko, eta biharkoan, Maddi Zubeldiaren txanda izango da.
Ekainaren 20an,  Xabier San Sebastian, eta ekainaren 27an, Peio Ospital izango dira protagonistak Kantu eta hitzaren aurtengo edizioari amaiera emanez.

Informazioa osoa, IruñeaKulturada web atarian.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.

Cookie propioak erabiltzen ditugu, bai eta hirugarrenen cookieak ere, zure nabigatze-esperientzia eta gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, euren erabilera onartutzat joko dugu.Ikusi cookien politika.

ACEPTAR
Aviso de cookies
Tresna-barrara saltatu