ARTEA

Zientzia, Ikusmen-Kultura eta Argazkigintzaren hariak txirikordaturik Bilbao Arte Fundazioan

Jose Ramon Marcaidak egingo duen hitzaldiaren helburua da aztertzea zer rol jokatu duten irudi artistikoek jakintza zientifikoen sorreran eta hedapenean. Zer da irudi zientifikoa? Noraino har daiteke artelan bat ezagutzarako tresna legitimotzat?
Gainera, zientzia modernoa sortzera eraman zuten gai nagusietako batzuk sorkuntza artistikoaren eragileak direla oraindik
ere erakutsiko da.
Jose Ramon Marcaida (Bilbao, 1978) Filosofian Lizentziatua zen Deustuko Unibertsitatean eta Fisikan Londreseko Imperial Collegen. Gaur egun, zientziaren historiagile gisa lan egiten du Ikerketa Zientifikoen Goi Kontseiluaren Giza eta Gizarte Zientzien Zentroan.

Beste aldetik, martxoaren 22tik 31ra bitartean, Argazkigintza. ekoizpena/edizioa/hedapena izenburuarekin abiatuko da Begoña Zuberok Bilbao Arte Fundazioan emango duen mintegia.
Eduki teoriko batean oinarrituta, teknika eta protokolo analogikoak eta/edo digitalak tratatuz, mintegiak edizio-prozesuaren urratsak egingo ditu, bai alor fisikoan eta bai horren osteko ibilbidean, obra dossier edo album batean aurkezteko.
Mintegiaren beste alderdiaren ardatza edizio-prozesuan egin beharreko urratsak dira, artistaren katalogo edo liburu gisa, tresna teoriko eta praktikoen bitartez.
Tailerrak gonbidatu eta kolaboratzaile espezializatuen parte-hartzea izango du, edukiak sorkuntzaren alorrean ekoizteko, editatzeko eta hedatzeko prozesurekin zerikusia duten eremuetatik etorrita. Halaber, kultur ingurunearekin harremanak izateko estrategiak garatuko dira, artelanen zirkulazio eraginkorra ahalbidetzeari begira.
Eskaerak egiteko epea martxoaren 15ra arte izango da eta prezioa 100 euro. Mahaingurua ere izango da martxoaren 25ean, 19:30ean eta bertan parte-hartzaileak hauek izango dira: Rosa Olivares, Fernando Quincoces, Ianko López, Jesús Jauregi eta Galder
Reguera.

Bilbao Arte Fundazioak bidalita

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button