IKUS-ENTZUN

BAD-Zinema, film labur dokumentalen zikloa

BAD jaialdiaren XVI. edizioaren hasiera atzo bertan izan zen, eta eszenaren inguruko ildo guztiak aztertzea izango du helburu. Hori dela eta, ¡Que nos quiten lo bailao! Cuerpos, música y danza en el cine contemporáneo izeneko zine zikloaren bigarren edizioa antolatu du Bilboko Zine Dokumental eta Laburmetraia Nazioarteko Zinemaldiarekin, ZINEBIrekin, batera.
Zikloa gaur eta bihar, urriaren 23an eta 24an, ikusi ahal izango da BilbaoArten (19:00etan), eta sarrera doakoa izango da.

Zikloak, ZINEBIren azken edizioan izena eman duten dantzari buruzko lan bereziak biltzen ditu (Frantziatik, Alemaniatik eta Euskaditik etorritako zortzi film). Lanotan, mugitzen hasten den giza gorputzaren aukera ikonografikoak eta dantzarekin duten erlazioa aztertzen da.
Ikusiko diren tituluak honakoak dituzue: Black Box (2012. 39’00’’. Frantzia), Momentum (2013. 07’00’’. Alemania), Le Ballet (2012. 04’00’’. Frantzia), Tanz mit ihr (2013. 25’00’’. Alemania), Après un rêve (2012. 28’00’’. Frantzia), Rhapsodie pour un pot-au-feu (2012. 03’00’’. Frantzia), Homing (2014. 29’00’’. Euskadi), eta Shunpo (2012. 04’30’’. Frantzia)

Horrez gain, ostiraleko saioaren aurretik, Ruemaniak euskal taldearen North star Canada (15 min.) dantza piezaren estreinaldia izango da. Lan horrek Madrilgo Koreografia Lehiaketako lehen saria jaso zuen 2012ko edizioan. 

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button