IKUS-ENTZUN

Zientzia-fikziozko zinemaren historia, Azkuna Zentroan

Azkuna Zentroak, Euskadiko Filmategiak eta DIPC-ek zinema eta zientziari buruzko zikloa antolatu dute Bilbon eta Donostian: Hor Kanpoan.

Donostiako emanaldiak Tabakaleran izan dira eta orain, Azkuna Zentroan izango da zikloa,  zeinak “esplorazio espaziala eta bizi estralurtarra izango dituen hizpide, besteak beste, zientzia-fikziozko film klasikoak eta berriagoak programatuta, zientzialari entzutetsu gonbidatuen eskutik”.

Bihar, otsailaren 14an, ekimena hasiko da Interstellar (Christopher Nolan, 2014) filmaren proiekzioarekin. Pedro Miguel Etxenike fisikariak interpretatuko ditu filmaren gakoak, fisikaren legeen arabera.

Aukeratu diren filmak 50eko hamarkadako film klasiko eta moderno batzuk dira, baita zientzia-fikziozko zinemaren film berri batzuk ere. Hortaz, The Day the Earth Stood Still (Robert Wise, 1951); The War of the Worlds (Byron Haskins, 1953); Alien (Ridley Scott, 1979) edota E.T. (Steven Spielberg, 1982) programatu dira.
Ez dira faltako The Martian (Ridley Scott, 2015), edo Arrival  bikaina (Denis Villeneuve, 2016) filmean. Aipatu behar da azken film horren musika banda itzela egin zuen Jóhann Jóhannsson musikari islandiarra zendu berri dela. Omenaldi ederra izango da beste belarri batzuekin Islandiatik sorturiko musika ikaragarri hori entzutea.
Gainera, The Martian eta E.T. euskarazko azpitituluak izango dituzte.

Informazio gehiago, Azkuna Zentroan.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.

Cookie propioak erabiltzen ditugu, bai eta hirugarrenen cookieak ere, zure nabigatze-esperientzia eta gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, euren erabilera onartutzat joko dugu.Ikusi cookien politika.

ONARTU
Aviso de cookies
Tresna-barrara saltatu