IKUS-ENTZUN

Zientzia-fikzio guztia Basauri herrian bilduta

Basauri Con Nazioarteko Zientzia-fikzio Bileraren estreineko edizio honetan, bisitariek zinema pantaila handian Battlestar Galactica Ameriketako Estatu Batuetako telesail ospetsuaren lau kapitulu pantailaratuko dira. Edward James Olmos eta Mary McDonnell, bere protagonista bi Basaurin izango dira.
Ostiralean ere ekipoka egingo den lehiaketa bat ere zabalduko da Sitrep.

Larunbatean Juan Jose Arozen hitzaldia izango da: Babylon 5: sail berritzaile bat. Edward James Olmos eta Mary McDonnellekin galdera saioa egongo da gero. Bartzelonako Los Huskers taldearen kontzertua izango da arratsaldean.
Igandea beste hitzaldi batek zabalduko du. Juan Jose Arozen mintzaldia Egiazkoa ez den historia, zientzia historikoa edo zientzia-fikzioa?. Arratsaldean Rafael Salcedoren hitzaldia izango da Energia nuklearraren erabilera militarra eta zibila zientzia-fikzioan: arazo korapilatsua.
Amaierako ekitaldian, Edward James Olmosek eta Mary McDonnellek sariak banatuko dituzte.
Musikako bideoen sariketa eta mozorro sariketa ere antolaturik daude.

Nontzeberri

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button