IKUS-ENTZUN

Zientzia eta zinea elkarturik, Nafarroako Filmotekan

Nafarroako Filmotekak zientziari buruzko zinema zikloa abiatuko du gaur. Hil honetako ostiraletan gai zehatz batekin loturiko film berezi bat jarriko da pantaila handian. Emanaldiak, 20:00etan izango dira.

Biltzen gaituen mundu kaotikoa hobeto ezagutzeko eta ulertzeko xedez antolatu da Zientziari buruzko zinema zikloaren hirugarren edizioa. Gaur berton abiatuko da ekimena Charlie Bowers-en hiru film laburrekin (Egged On, 1926; He Done His Best, 1926; Many a Slip, 1927). Bertan animazioa eta irudi erreala nahasten dira modu ikusgarrian, “bera izan zen animazioa benetako irudiarekin nahasten aitzindarietako bat”. Gainera, zuzeneko piano musikarekin girotuko da lehen proiekzio hori. Saioaren aurretik SciencEkaitza 2019-n Elikatze Kateko sariaren proiektu irabazlearen minutu bateko bideoa ikusiko da.

Datorren asteko barikuan, hilak 13, Bill Forsyth zuzendariaren Local Hero (Erresuma Batua, 1983) lana pantailaratuko dute. Burt Lancaster da bertako protagonista, eta filmak Mark Knopflerren musika du.
Hirugarren saioan, Terry Gilliam-en Brazil (1983) filma pantailaratuko da, “makinak jaun eta jabe diren unibertso futurista arraro eta etsigarrian”. Azkenik, hilak 27,  Endo what? (2016) dokumenta ikusteko abagunea egongo da. “Endometriosia jendeak ezagutzen ez duen gaixotasunik ohikoena eta gogorrena da. Hamar neska eta emakumetik batek pairatzen du. Gutxi gorabehera 176 milioi pertsona munduan”.

Filmen gaineko datu guztiak: Nafarroako Filmoteka

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button