IKUS-ENTZUN

Ziberpunkaren inguruko lan ikusgarria, Bilboko Fas zineklubean

Ghost In The Shell (Kokaku Kidotai) izeneko titulua pantailaratuko du gaur Bilboko Fas zineklubak El Carmen aretoan, 19:45ean. BilbaoArteren zuzendari Juan Zapaterrek aurkeztuko du emanaldia. Filma Japonian estreinatu zuten 1995ean, eta Espainiara 2002an iritsi zen.

Manga-komiki batean oinarrituta dagoen arren, zuzendariak ez du nabarmendu izan nahi bertan agertzen den detektibe-trama erotikoa, eta fokoa beste gai batzuetan jarri du:  espiritua, bizia, kontzientzia…. Hau da, alde filosofikoa erantsi dio istorioari, eta “filosofo ospetsuen erreferentziak agertzen dira, hala nola, Hegelenak, Descartesenak, Kantenak eta Schopenhauerrenak.

Nabarmendu beharreko beste kontu bat musika da: “Musikaren bitartez, etorkizuneko munduaren esentzia ikusarazi nahi da; Bulgariako abestien eta Japoniako kantu tradizionalaren nahasketa bat da, eta Txinako kantorenazko pop-abesti bat ere sartzen dute”.
Fas zineklubaren arabera, “Industria-osteko etorkizun bat irudikatzen du, eta teknologiaren erabilera kritikatzen da, giza izaera hondatzen duelakoan, baina ikuspegi itxaropentsua ematen du: sistematik kanpo dagoen jendeak gaizkiari aurre egin diezaioke bere gaitasun teknikoari esker, nola eta teknologia horiek erabilita sortzaileek pentsatu ez zituzten gauzetarako”.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button