Nontzeberri

Zestoako “Antzerki Astea”, larunbatera bitartean

Larunbatera bitartean, makina bat antzezlan bilduko ditu ZAA!19 Zestoako Antzerki Asteak.

Gaur berton, ekainak 26, 22:30ean, Amancay Gaztañagak sorturiko Florida kale-antzerki ibiltaria ikusteko parada egongo da.
Biharko programazioan, mahai inguru irekia antolatu da. Gaia: Herri antzerkia, norentzat eta zertarako? Eta gero gauean, 20:30ean Ainhoa Odriozolak idatzitako Orlac-En Eskuak antzezlana oholtzaratuko dute. Obra hori, ostiralean emango dute berriz Kultur aretoan, ordu berean.

Azkenik, ekainaren 29an, larunbatean, 11:00ean, Amancay Gaztañagak gidatutako antzerki ikastaro irekia programatu da herritarrentzat. Eta arratsaldean, 20:00ean, Axut! eta Artedrama-Le petit theatre du Pain-en eskutik Zazpi Senideko antzezlana eszenaratuko da.

Zestoako Antzerki Asteari buruzko datu guztiak hemen dituzue.

Exit mobile version