BESTELAKOAK

“Zerukotik lurrekora” zikloa, Donostian

Argiak 100 urte, Zerukotik lurrekora ekimenaren barruan lau emanaldi berezi antolatu dira, maiatzaren 21etik 28ra bitartean. Emanaldi guztiak San Telmo Museoan izango dira, 19:00etan.

Bihar bertan Koldo Izagirre izango da protagonista, Mendearen umeek munduari desafio hitzaldiarekin. Gabriel Arestik duela mende erdi eta gehiago argitaratutako artikulu bat da oinarria: “Euskal kulturadun hutsak ezin bagintezke, asma dezagun kultura berri bat, munduko kulturaren abangoardian martxa gaitezen. Ahal duguna salba dezagun, eta apur hori eraberritu dezagun. Ateratzen denarekin, munduari desafio diogun. Horrela salbatuko gara”.
Maiatzaren 22an eskainiko den hitzaldian, Antton Olariaga eta Joseba Larratxe izango dira protagonista, 100 urte, ehunka irudi saioarekin. Olariagak  hainbat urtez egindako marrazkien gaineko errepasoa egingo du, eta Joseba Larratxek azken urteetako tendentzia berriak erakutsiko ditu.
Maiatzaren 24an, Joxemari Ostolaza, Josu Landa eta Malores Etxeberria elkartuko dira Enpeinatzea ez bada libre… saioan. Eta Elixabete Garmendiak zikloari emango dio amaiera, maiatzaren 28an.

Aipaturiko emanaldiez gain, Zeruko Argiaren zenbaki zaharrak eta bideo berezi bat ikusgai izango dira San Telmo Museoko erakusketan, maiatzaren 15etik 31ra arte.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.

Cookie propioak erabiltzen ditugu, bai eta hirugarrenen cookieak ere, zure nabigatze-esperientzia eta gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, euren erabilera onartutzat joko dugu.Ikusi cookien politika.

ONARTU
Aviso de cookies
Tresna-barrara saltatu