LITERATURA

Gabriel Aresti Ipuin Lehiaketaren XXXIII. edizioa

Bilboko Udaleko Kultura Sailak Gabriel Aresti Ipuin Lehiaketaren XXXIII. ediziorako deialdia zabaldu du. Lehiaketak 3.500 euroko sari bat eta 1.750 euroko accesit bi banatuko ditu modalitate bakoitzean, euskaraz eta gaztelaniaz, hurrenez hurren. Lanak  martxoaren 31 baino lehenago aurkeztu behar dira.

Ekimen horren bitartez, Kultura Sailak, “literatur sorkuntza sustatu eta, aldi berean, euskal hizkuntzak eman duen idazle garrantzitsuenetako baten irudia eta lana ezagutarazi gura ditu”. Lanen gaia librea izango da, eta ipuinak jatorrizkoak, argitaratu gabeak eta beste edozein lehiaketan saririk jaso gabeak izan beharko dira. Gehienez ere hamabost orrialde izango dituzte, espazio bikoitzean, eta alde bakarretik idatziak.

Oinarriak eta parte hartzeko buletina, helbide honetan duzue: www.bilbao.net/arestilehiaketa

Joan den urteko edizioan, Katixa Agirrek irabazi zuen euskarazko kategorian Hesperia, California kontakizunarekin, eta gaztelaniaz, Elena Alonso Frayle izan zen garaile, Misericordia kontakizunarekin.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button