ARTEA

Zeru bat, hamaika bide

Xabier Arakistain, Miren Jaio, Beatriz Herraez eta Elena Roserasek komisariaturiko Zeru bat, hamaika bide. Praktika artistikoak Euskal Herrian 1977-2002 aldian izeneko erakusketa abiatu du Artium museoak.

Erakusketak, Artium Museoaren Bilduma ardatz duenak, “praktika artistikoak, adierazpen kulturalak eta prozesu historikoak lotzen ditu elkarrekin, gertaera politiko, sozial eta kultural handiak izandako 25 urteko aldi batean”.

Zeru bat, hamaika bide etengabe eraikitzen ari den narratiba ireki eta integratzaile gisa planteatzen da. Erakusketak ehun artelan, dokumentu eta artxibo-material baino gehiago biltzen ditu Museoko aretoetan, eta ibilbide bat egiten du proiektuak hartzen duen mende-laurdenean sortutako adierazpenen aniztasunean zehar.

Erakusketak Garazi Ansa historialariak 1970etik 1990era bitarteko hamarkadetako mugimendu feministari buruz eta mugimenduak garaiko artistekin izandako harremanari buruz egindako ikerketaren emaitzak biltzen ditu. Beste aldetik, Laura Vallések komisariatua, 1989. A través de la arena proiektua erakusten da, Arena (Madril, 1989) eta ZEHAR (Donostia, 1989-2011) aldizkarien papera aztertzeko.
Kulturaren eta artearen esparruko zenbait gertaera garrantzitsu ere gogoratu nahi ditu, tartean, Arteleku, Amarica, Rekalde, Koldo Mitxelena espazioen garapena; bai eta hainbat aldizkariren (Pott, Oh! Euzkadi, Euskadi Sioux, Araba Saudita, Globo Rojo) agerpena ere.
Erakusketak, gainera, agerian utzi nahi du garai horretan praktika artistikoekin eta beste diziplina batzuekin mugakide ziren lurraldeetan egindako esplorazio-lana (Rebollede, Eduardo Chillida, Ibarrola,…)

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button