MUSIKA

Musika eta zientzia ardatz, Iruñeko aurtengo “NAK 2019” jaialdian

Prest dago dagoeneko Nafarroako Musika Garaikidearen Jaialdiaren bosgarren edizioa. Irailaren 6tik 28ra bitarte, musika garaikideko konpositore eta interprete berrien lanak estreinatu eta beteranoagoenak hedatzea sustatuko duen programa oparoa izango da irail osoan zehar gozagai.

Aurten jaialdiak proposatzen duen gaiaren ardatza musika eta zientzia da, eta gai honen inguruan aurkezten diren proposamenak, sormen eta interpretazioaren ikuspuntutik, musika garaikidearen eta zientziaren alor desberdinen arteko harremanaren arabera aztertuko dira. Hala, “fisika akustikoa, astronomia, astrofisika, matematika eta sinestesiarekin erlazionatutako beste fenomenoak” izango dira xede.

Era honetara, Baluarten, Kondestable Civivoxean, Iruñeko Planetarioan, Nafarroako Goi Mailako Musika Kontserbatorioan, Civican eta CTL Zentroan egingo diren diziplina anitzeko ekimenean, hitzaldiak, lantegiak eta kontzertuak ondu dira, 100 musikarik baino gehiagok parte hartuko dutela.

Garaikideak, Musika Garaikidearen Zentroak sustatutako ekimena da NAK 2019, eta Iruñeko Udalaren Civivox Sarearekin batera antolatu da aurtengoan  ere.

Egitarauaren xehetasunak eta informazio osoa hemen

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button