BESTELAKOAK

Zeri kantatzen diogu euskaldunok?

Sopelako  Euskara Zerbitzuak Hitzen Ahairea, zeri kantatzen diogu euskaldunok? tailerra antolatu du, eta dagoeneko  izena emateko epea zabalik dago. Proposamenak sopeloztarrak euskal kantagintzara erakartzea du xede.

Gotzon Barandiaran eta Rafa Rueda izango dira Hitzen ahairea, zeri kantatzen diogu euskaldunok? euskal kantagintzari buruzko tailer horren gidariak. Tailerra apiriletik ekainera bitartean izango da: apirilaren 13, eta 27an, maiatzaren 11n eta 25ean, eta ekainaren 8 eta 22an.
Bertan landuko dira idazle eta musikarien artean sortutako kantagintzaren historia, kantagintzaren eta literaturaren bilakaera historikoa, eta  Euskal Herriaren historia idazle eta musikarien ikuspegitik.

Tailerrak Kurtzio Kultur Etxean eskainiko dira, 19:00etatik 21:00etara. Izena emateko epea zabalik da eta plazak bete arte luzatuko egongo da. Guztira 40 plaza eskainiko dira eta izen ematea doakoa izango da. Interesatutako pertsonek Kurtzion, Sopelarinen (Larrabasterra), Udaletxean edota  udalaren web orrialdean eman beharko dute izena.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button