IKUS-ENTZUN

Zergatik ezin gara gure hirietan bizi ?

Espekulazio inmobiliario eta urbanistikoari buruzko Push (Frerik Gertten, Suedia-Kanada, 2019) dokumentala izango da bihar, Elorrion, Hileko dokumentala saioaren barruan, 19:30ean.

“Zergatik ezin gara gure hirietan bizi jada? Etxebizitzaren prezioak ikaragarri ari dira gora egiten mundu osoko hirietan”. Frerik Gertten zuzendariaren Push dokumentalean horixe ikertzen da, zergatik bihurtu den luxu geure hirietan bizitzea. Etxebizitza oinarrizko eskubide bat da, baina mundu osoko hirietan, gero eta zailagoa da bizileku bat eskuratzea. Nortzuk dira horren erantzule? Zer faktorek eragiten dute etxebizitzen eskuraezintasuna mundu osoan arazo premiazkoenetako bat izatea?

Film horretan, Leilani Farha NBEko etxebizitzaren errelatore berezia da, eta haren eskutik, zenbait herrialdetara bidaiatuko du ikusleak. Tartean ere, politikaren esparruko pertsona ezagun batzuk agertuko dira, hala nola Ada Colau, Siskia Sassen soziologo ospetsua, Joseph Stiglitz ekonomialaria eta Roberto Saviano kazetari italiarra eta abar.

Push filmak “higiezinen eta hirigintzaren espekulazioko mundu mailako sarearen sekreturik ilunenak uzten ditu agerian, eta erakusten du nola gero eta zailagoa den hirietan bizitzea, guztioi eragiten digun krisi gero eta handiago honen barruan. Ez da gentrifikazioa bakarrik, hori baino askoz ere mamu handiagoa da”.

Fredrik Gertten zuzendari eta kazetari suediarra ezaguna da bere aktibismoagatik. Bereak dira Big Boys Gone Bananas! (2012), Bikes vs Cars (2015), edo Becoming Zlatan (2016) lanak.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button