ARTEA

Going Public-Telling it as it is?

Martxoaren 22tik 24ra bitarte, Going Public-Telling it as it is? izeneko simposioa egingo da Gasteizen eta Bilbon. Jardunaldiek storytelling-a (istorioen narrazioa) izango dute ardatz, artelan publikoen produkzio eta berau hartzeko modu gisa.
Horretarako, Bizkak UPV/EHU-n (Bilbo) eta Artium Museoan (Gasteiz) hainbat adituren hitzaldiak entzun ahalko dira. Bihar aurkeztuko duten ekimenaren antolatzailea ENPAP da (European Network of Public Art Producers).

Going Public-Telling it as it is? hiru eguneko sinposioa da, eta hitzaldi performatiboak eskainiko ditu, eta Bilboko hedabideetan kokatutako ekoizpen berriko zenbait proiektu artistiko ere bai. Sinposioaren barruan, sare gisako topaketa bat ere antolatuko da Gasteizen, gonbidatutako sektoreko profesionalak biltzeko.

Espazio publikoan, arte-proiektu baten prestaketa, esanahia eta esperientzia osatzen duten alderdi asko ezin dira aurreikusi. Ikuslegoak, espezifikoa zein ustekabekoa izan, arte publikoko proiektuekin dituen topaketen inguruan lehen eta bigarren eskuko lekukotzak ematen ditu, eta horien bitartez lanak berezko bizitza garatzen du. Izan ere, arte publiko hau etengabe ari da solasean tokiko historiarekin eta testuinguru aldakor batekin, hortaz, bizirik irauten dute lehenengo eta bigarren eskuko testigantzei esker. Kontakizunak produkzio modu bat dira, baita hartzeko modua ere.

Hala, zenbait hitzaldiren bidez, ekimenak narrazioak eta kontakizunak esploratu nahi ditu ikuspegi metodologiko gisa, arteak espazio publikoan duen paperari dagokionez. Halaber, artistei eskatuko zaie haien istorioak kokatzea hirian. Honatx ekimenean parte hartuko duten zenbait artista:Alex Reynolds (Britainia Handia), Itziar Barrio (AEB), María Ruido (Espainia), Martha Rosler (AEB) eta Phil Collins (Britainia Handia), eta zenbait kolektibo: BAC-Baltic Art Center (Suedia), consonni (Bilbo), Mossutställningar (Suedia), Situations, University of the West of England (Erresuma Batua), SKOR | Foundation for Art and Public Domain (Herbehereak) eta Vector Association (Errumania).

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button