ARTEA

“Zer ote da arte garaikidea?”

Txemi Valdecantos Zer ote da arte garaikidea? (Gaiak 2.0) saiakera argitaratu berri du. Liburuak arte garaikideak ikuslearengan, sarritan, eragiten dun etsipena du ardatz.

Argitaletxearen arabera, “Azken hamarkadetako eta gaur eguneko arte-sorkuntzarenganako hurbilketan arazo franko ditugula aitortu behar da. Liburu honen xedea, hain zuzen ere, hurbilketa horri ekitea da. Artearen berriztapen sakonaren jatorrietatik hasita, azken urteetako joeretarainoko bidea egin ahal izango du irakurleak, berritze horren zergatiak eta garapena behingoz ulertzeko agian. Aipatutako etsipena gainditzeko ahalegina da honenbestez, benetan gozagarria izan daitekeen mundu baten ateak itxita jarrai ez dezala”.

Informazio gehiago: gaiak.net.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button