ESZENA

Zer egingo dugu gaur iragan horrekin?

Arriaga Antzokiak Los otros Gondra (relato vasco) lana jasoko du igandera, urtarrilaren 26ra, bitartean. Antzezlana Josep María Mestresek zuzendu du, eta Kukai Dantza Taldeko Jon Maya Seinen koreografia eta Iñaki Salvadorrek idatzitako musika ditu.

Lope de Vega 2017 Saria eskuratu eta antzezlanak izan duen arrakastaren ostean helduko da Arriagara. Ortiz de Gondra, Marcial Alvarez, Sonsoles Benedicto, Fenda Drame, Lander Otaola eta Cecilia Solaguren dira aktoreak.

Los otros Gondra (relato vasco) lanean, familiako zenbait kide gaurkoturik ikusiko ditugu. “Jon Mayaren (Kukai Dantza Taldeko liderra) koreografiaren eta Iñaki Salvadorren musika giroaren ekarpen ederrak jasotzen dituen antzerkian oinarrituta, Ortiz de Gondra egileak Euskadiko familia batean murgiltzen gaitu, egungo egoerari buruz berba egiteko: orria azkar pasatu eta iraganari buruz berba egin gura ez dutenen eta oraindik min ematen duen orria pasatzeko goizegi dela uste dutenen artean banatuta dagoen gizartea. Zer egingo dugu gaur iragan horrekin? Gorrotoak bestea onartzeari eta begirada garbiari lekua emango dion garaia hasteko unea heldu al da? Antzerkiak antzinako zauria sendatu dezake? Obrak egiten dituen galderetako batzuk dira”.

Los Gondra (una historia vasca) lanean euskal familia baten 100 urte aztertu nahi izan ditu egileak. “Zein pisu izan dezakete abizenak eta odolak belaunaldi berrientzat? Nork bereganatuko ditu aitaren etxea eta iragan guztia?”.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button