IKUS-ENTZUN

Zer egin dezake irudi batek?

Tabakalerak nazioarteko zinema mintegiko bigarren edizioa aurkeztu du. Mintegi horretan pelikulak, testuak, prozesuak, ikus-entzunezko lanak, eztabaidak eta pantailaren alde bateko eta besteko trukeak elkarbanatzeko espazioa osatuko da.  Parte hartu nahi baduzue, eman izena hemen.

Aurrekoan egin zen bezala, ekimenaren abiapuntua bertan abian dagoen erakusketa izango da: Eric Baudelaire artista eta zinemagile frantsesari eskainia. Horretarako Tabakalera zentroak Aily Nash komisarioa gonbidatu du “pelikula, zinemagile eta artista garaikideen bitartez ibilbide bat marraz dezan. Hauen lanek irudiaren funts historiko, politiko eta pertsonalari buruz hausnartzen laguntzeko”.

Mintegiak ondorengo gonbidatuen obra eta praktikak aurkeztuko ditu: Eric Baudelaire, Naeem Mohaiemen, Belit Sag, María Palacios Cruz, Susana de Sousa Dias eta Akram Zaatari.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button