ESZENA

Unibertsitate eta Antzerki I Jaialdia

Autore Fundazioak eta Anima Eskolak Bilboko Unibertsitate eta Antzerki I Jaialdia egingo dute Campos Eliseos Antzokian uztailaren 10etik 15 era. Ekimenaren helburua talentu berriei plazaratzeko aukera ematea da.

Izena ematen dutenen artean epaimahai batek sei onenak aukeratuko ditu parte har dezaten eta, eta hautatuak izateagatik 250 euro jasoko dituzte. Antzezlanak asteartetik larunbatera egingo dira, uztailaren 10etik 14ra.
Igande goizean epaileek irabazleak aukeratuko dituzte eta arratsaldean sari banaketa ospatuko da.

Sariak ikuskizun onenari, egile edo moldatzaile onenari eta zuzendari onenari emango zaizkie. Hauez gain, emakumeen artean antzezpen onenari, gizonezkoen antzezpen onenari eta publikoak erabakitako lanari plaka bat emango zaie. Irabazleak udazkenean Campos Eliseos Antzokian obra antzezteko aukera izango du.

Parte hartu nahi duten konpainiek antzezlanari buruzko dossierra, fitxa teknikoa, lan osoaren bideoa, edo entseguaren 20 minutu gutxienez bidali beharko dituzte jaialdiaren helbide elektronikora.

Izena emateko epea apirilaren 20an amaituko da. Ekainaren 15ean emango dira jakitera bost parte hartzaileen izenak, Unibertsitateetako Antzerki taldeen eta Antzerki Eskolen Jaialdiaren web gunean bertan.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button