IKUS-ENTZUN

Zer da trans izatea?

Iruñeko Iturramako eta Mendillorriko kultu-guneetan, apirilaren 29tik maiatzaren 5era bitartean, transfobia arbuia dadin sustatzeko eta trans identitatea ezagutarazteko hainbat jarduera antolatu dira. Egun horietako programazioa hitzaldi, antzerki-ikuskizun, zine-forum eta erakusketa batekin osatuko da.

Gaur berton izango da lehen ekimena. 19:30ean, Iñaki Goñi sexologoak Transexualidad infantil: Comprender para poder acompañar izeneko hitzaldia eskainiko du Iturramako civivoxan. Bihar, Transkoloreko elkarteko aktibista Iris Dominguezek bigarren hitzaldia eskainiko du: Zer da trans izatea?

Bihar ere zinemako programazioa abiatuko dute. Mendillorriko civivoxan Trans-Formatzen izeneko dokumentala eskainiko da. Lan horrek transexualitatearen inguruko zalantza eta iluntasunak argitu nahi ditu. Maiatzaren 2an izango da beste saio bat, 19:30ean, eta Iturramako civivoxan, Sebastian Leilo zuzendariaren Una mujer fantástica (2017) izeneko filmarekin.

Oholtza gainean ere izango da zer ikusi. Maiatzaren 3an, Atikus teatroren eskutik, Julieta es él izeneko obra ikusteko parada egongo da. Hurrengo egunean, Producciones Rokamboleskas taldeak Juguetes Rotos oholtzaratuko du, eta azkenik, maiatzaren 5ean, Xake produkzioak Lur ikuskizuna egingo du.

Gaurtik eta maiatzaren 4ra bitartean, Transkolore Elkartearekin elkarlanean, Construcciones Identitarias izeneko erakusketa ere ikusgai izango da aipaturiko kultu-guneetan.

Informazio zehatzagoa hemen kontsultatu ahal duzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button