IKUS-ENTZUN

"Mishima" filma proiektatuko du FAS Zine Klubak

Mishima (Paul Schrader, 1985, AEB/Japonia) Roberto Castón Zinegoak zinemaldiko zuzendarik aurkeztuko du. Horrez gain, Jabier Calle eta Asier Bilbao zinemagileek film labur bat aurkzetuko dute.

Schrader-en film iteresgarri hau Yukio Mishima Japoniako egile eta dramaturgo ospetsuaren aparteko erretratu-mosaikoa da. Pelikulak barneko egonezina eta gizarte, arte eta beraren arteko ezinezko armonia lortu nahi zuen gizon baten kontraesanak ekartzen ditu.

Maisulan hau Mishimaren azkenengo egunean kokatzen da, jendaurrean seppuku ospetsu bat egin zuenean 1970eko azaroaren 25ean, Armadaren Koartel Orokorrean, mundu osoa hunkitu zuena. Kontakizuna flashbacks-ez zipriztindua dago, haurtzaroko zenbait pasarte kontatzeko, bere hastapenak idazle gisa, ondorengo garaipen profesionala, izar mediatiko bihurtzea, edertasun fisikorako obsesioak eta bere sexu gustu zalantzazkoak.

FASek bidalita

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button