MUSIKA

“Iruña Reclassics” Nazioarteko Musika Jaialdiaren lehen edizioa

Iruña Reclassics Nazioarteko Musika Jaialdiaren lehen edizioa ospatuko da Iruñean uztailaren 28tik abuztuaren 1era. Jaialdia Ziudadelan, Kondestablearen Jauregian, Baluarten eta hiriko beste txoko enblematiko batzuetan burutuko da, oso ibilbide luze eta kalitate handiko artistekin.

Kontzertu-zikloa  Sarasateri omenaldia eginez abiatuko da, ganbera-musika formatuan, J. Jauregui, J. Reina, E. Kulibaev, I. Villanueva eta D. Martinez Marcoren eskutik. Gitarra klasiko eta flamenkoaren arteko fusioarekin jarraituko du jaialdiak, Lo Cortés no quita lo Gallardo ikuskizunarekin, Jose Mª Gallardo Del Rey eta Miguel Angel Cortes jotzaileekin.

Josep María Colom nazioarteko piano-jolerik garrantzitsuenetariko batekin, Omenaldia Beethoveni saioa ere antolatu da, musikariaren jaiotzaren 250. urteurrenaren karietara.
Beste saio batean, Francesco Tristano, elektronikan aditua den piano-jotzaile eta konpositore eklektikoak, Tokyo Stories azken diskoa aurkeztuko du.
Eta azkenik, zikloari amaiera emateko Festa Amaiera saioa antolatu da, eta bertan, Raquel Andueza soprano iruindarrak eta Jesus Fernandez Baenak azken saio musikala burutuko dute. Uztailaren 29an ere, 19:00etan, Requeteclassics kontzertu  dibertigarri eta didaktikoarekin agur esango zaio ekimenari.

Reclassics Jardunaldiak jaialdiarekin zerikusia duten gaiei buruzko doako hitzaldiak ere antolatu dira. Hizlari ospetsuek egingo dituzte, hala nola, Fernando Palacios, Martin Llade eta Eva Sandovalek.

Jaialdiaren webgunean kontsulta daiteke programazio osoa.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button