ARTEA

Zenbat min egiten du…

Bizkaiko Foru Diputazioak bultzaturiko Barriek 2019 programaren baitan, Cristina Gutierrez Meurs artistak (Madril, 1966) Trapos sucios erakusketa paratu du Rekalde Aretoko erakusleihoan. Bizkaiko Foru Aldundiak sorkuntza artistikorako ematen dituen bekak jaso dituzten artista aukeratu batzuen lanak erakusten dira bertan.

Trapos sucios erakusketan, artistak genero-indarkeriaren biktima diren emakume batzuen izenak bordaturik dituzten gorbatak aurkezten ditu.  Horiekin batera hainbat testu beldurgarri paratu ditu marrazki ederrez horniturik.

“Zenbat min egiten du zigarro baten erredurak bularrean? Zenbat min egiten du erditu duzun seina ebasteak? Zenbat min egiten du auzoko batek erotuta zaudela esateak?  Zenbat min egiten du berak armairu baten barruan giltzaperatzeak? Zenbat min egiten du etxea erreko dizula esanez mehatxatzeak? Zenbat min egiten du zure ahotsa erabiltzearen beldur izateak? Zenbat min egiten du zurekin dagoenean hitzik ere ez esateak? Zenbat min egiten du gauez zangoak derrigorrez ireki beharra edukitzeak? Zenbat min egiten du klitoririk gabe bizitzeak? Zenbat min egiten du hilekoa daukazulako batuketarik egiten ez jakiteak? Zenbat min egiten du berak zure gorputza erakustea debekatzeak? Zenbat min egiten du emaztegai janzteak senargaia ezagutzen ez baduzu? Zenbat min egiten du berak irribarre egiteak oraintxe ikusiko duzu, urdanga esaten dizun bitartean? Zenbat min egiten du putetxearen infernua ezagutzeak? Zenbat min egiten du etxetik joateak eta kaleetatik zehar zuri segika egiteak? Zenbat min egiten du zure lagunarekin zinemara joan zarelako zigortzeak? Zenbat min egiten du lan bera egiteagatik gutxiago irabazteak? Zenbat min egiten du burura bota dizun kutxa saihesteak? Zenbat min egiten du zuen ume txikia leihotik behera botatzeak? Zenbat min egiten du ispiluaren aurrean jartzeak eta zeure aurpegia ez ezagutzeak? Zenbat min egiten du zure begietara mespretxua tu egiteak? Zenbat min egiten du zure azalean aizto batekin marrazteak? Zenbat min egiten du umeekin zer gertatuko den ez jakiteak, hasperenik egiten ez duzulako?”

Testu honen jarraipen ikaragarria hemen irakur dezakezu.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button