ARTEA

Victor Landetaren koadroak ikusgai Bilbon

Victor Landeta (Bilbo, 1905-1966) pintorearen lanekin osatutako erakusketa dago ikusgai, otsailaren 14a arte, Bizkaia Jaurreriko Abokatuen Bazkun Ohoretsuan.

Eduardo Landeta arte-mezenas eta euskal nazionalismoaren adar liberaleko kidearen semea izan zen Victor. Aitak ingeniaria izatea nahi zuen, baina Victorrek artearen esparruan sartu zen bete-betean.

Hamasei urterekin Euskal Artisten Elkarteko kide izan zen, eta Bilboko elite artistikoarekin harreman zuzena izan zuen, 20ko eta 30eko urteetan, hain zuzen.

Bere lanetan zentzu erlijioso sakona eta naturarekiko miresmena uztartu zituen. Horrekin batera, lehenengo naturalisten liburuen eragina ere nabari daiteke bere artelanetan.

20ko eta 30ko hamarkadak izan ziren bere garai emankorrenak, gerora, isilune luzea etorri zen: isilune horretan horma-irudi sendo bat egin zuen, bai eta erakusketa kolektiboren batean parte hartu ere.

Victor Landeta 61 urterekin hil zen, bere koadro onenak pintatzea amestu zuen sasoian.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button