BESTELAKOAK

Zenbat gara?

Galdera horren inguruko hausnarketak plazaratu dira Jakin aldizkariak bere 226. zenbakian. Zenbat gara euskal kultura kontsumitzen dugunak? Elkar Fundazioak eta Siadeco Ikerketa Elkartearen eskutik egin da aurreneko ikerketa, eta  “Jakinek datu horien atzealdean dagoenari begiratu nahi izan dio erronkak zehazteko”.

Hala, gai horren harira, Josu Amezaga NOR ikerketa taldeko eta EHUko soziologia irakasleak, Gorka Arrese editoreak, Arantxa Iturbe Euskadi Irratiko kazetaria eta idazleak, eta Olatz Osa Elkar argitaletxeko zuzendariak euren ekarpenak egin dituzte.

“Galdera horri estuki loturik dator Joan Mari Torrealdai Jakin Fundazioko lehendakariaren ikerketa. 1976az geroztik Euskal Herriko liburugintzaren argazkia osatu du Liburu Behatokiaren baitan, eta iazko ekoizpenari ere egin dio argazkia. Ekoizpenak apur bat egin du behera 2016an.”

“Herri gisa dugun etorkizuna jokoan dago” dio, Josu Amezagak; Gorka Arrese editorearentzat ikerketaren datuak “etsigarriak” dira. Ikerketaren oihartzunarekin ere kritiko agertu da Arantxa Iturbe: “Horrek  eragiten du benetako kezka, kezka ekonomikoak. Ez derrigorrez kulturalak”. Eta azkenik, Olatz Osak uste du euskararen aldeko hautua egiteak jarrera aktibo, kontziente eta politikoa eskatzen duela.

Iritzi interesgarri horiek guztiak irakurri nahi badituzue: Jakin

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button