ARTEA

“Zelan izan argazkilaria XXI. mendean”, tailerra

Begira Photo Festival jaialdiaren hirugarren edizioa 2013ko ekainaren 25etik uztailaren 14a bitarte egingo da Durangon. Orotara, hiru erakusketa, tailer bat, hiru aurkezpen bibliografiko, hitzaldi bat, eta lau proiekzioko zikloa egingo dira. Aurtengo nobedadeen artean, herri partaidetzaren bidez sorturiko erakusketa nabarmendu behar da. Jaialdia Kinua Argazki Elkarteak ondu du.

Juan Valbuenak (Madril, 1973) zuzenduko du, hain zuzen, Zelan izan argazkilaria XXI. mendean tailerra eta dagoeneko izena emateko epea zabalik da: 658 70 82 64 edo info@begiraphoto.com. Hamabost ordu iraungo du, eta ekainaren 29an eta 30ean egingo da Pinondo Etxean.

Tailerra egungo krisi ekonomikotik eta aldaketa teknologikoetatik abiatuko da; hau da, nola eragiten dioten bi horiek argazkilari garaikideari: “XXI. mendeak eta honek dakarren aukera amaigabeen, informazio bideraezinen eta beheranzko tarifen nahasketa leherkorrak desbideratu egin ditu beren helburu nagusitik, alegia, argazkiak egitetik”. Hala, bizi dugun egoera nahaskor honetan argazkilari jarduteko baliagarriak diren estrategiak azalduko dira.

Juan Valbuena Fisika Teorikoan lizentziatu zen Madrileko Unibertsitate Autonomoan. IGA Madrileko Unibertsitate Konplutentsean egin zuen. Argazkigintzako Masterra egin du Madrileko EFTIn.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button