MUSIKA

ZeinDaZein? taldeak bere bigarren diskoa argitaratu du

Metal, rap, rock, punk eta hardcore ukituekin ondutako Elefante Txuria izenburuko lana plazaratu du ZeinDaZein?, Taupaka sortzaileen elkartearen bidez.

Taupaka Elkartearen arabera, “lan berri honetan, bizi diren momentu goxo faltsuen salatari, hitz garratzak, erritmo sendoak, sampler biziak eta riff astunak erabiltzen ditu taldeak”.

Ibaizabal itsasadarren inguruetan eratutako taldea da ZeinDaZein?, “sistemak inposatutako maskarak kentzeko ahaleginetan”, lau lagun elkartu zirenean: Alberto Ortiz, Ciro Sierra, Gorka Chamorro eta Igor Barandika.

Laukoteak, estreinako lan homonimoa kaleratu zuen 2009an. 2015ean, baina, Norte Apacheko DJ ohi Aitor Kanaky batu zitzaien, eta urtebete geroago, ja boskote, Elefante Txuria grabatu zuten, Xanpe teknikariaren gidaritzapean.

Informazio gehiago: taupaka.eus.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button