MUSIKA

Zea Maysek emanaldi berezia egingo du zaleen laguntzarekin

Zea Mays banda bilbotarrak “kontzertu berezia” egingo du abenduaren 12an, Bilboko Kafe Antzokian, Zea mays + 7. armario (Zea Mays bertsioak egiten) + lagunak izenpean.

Bada, egun berezi horretako errepertorioa osatzeko, taldeak zaleengana jo du: “Aukeratu mesedez gure hiru abesti, kontzertuan entzun nahi dituzunak, eta bozkatuenak joko ditugu. Gogoratu Elektrizitatea, Negua eta Kukutza errepertorioan egongo direla, beraz beste batzuk aukeratu. Eskerrik asko”. Kontzertua Bilboko Kafe Antzokian egingo da.

Antzokiaren arabera, “Zea Mays 1997ko ekainean Bilbon sortutako taldea da, eta Asier Basabek (bateria), Ruben Gonzalezek (baxua), Iñaki Imazek (gitarra) eta Aiora Renteriak (ahotsa) osatzen dute. Uda horretan bertan, zazpi abestiko maketa bat grabatu zuten, lau pistadun batea,n eta 1997ko azaroan Euskadi Gaztea-ko VII. Maketa lehiaketan irabazle suertatu ziren. Sari horrek bultzada handia eman zien, eta Euskal Herrian zehar kontzertuak ematen hasi ziren. Bilbo Hiriko X. Pop rock lehiaketan ere euskal talderik onena izendatu zuten. Urte hauetan, zazpi disko kaleratu dituzte, beste proiektu ugaritan ere hartu dute parte. Abenduan Kafe Antzokian izango ditugu berriz ere, duda barik sekulako zuzenekoa eskaintzen”.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.

Cookie propioak erabiltzen ditugu, bai eta hirugarrenen cookieak ere, zure nabigatze-esperientzia eta gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, euren erabilera onartutzat joko dugu.Ikusi cookien politika.

ACEPTAR
Aviso de cookies
Tresna-barrara saltatu