MUSIKA

Zea Mays “uDAzkena Tour” biran barrena dabil

Zea Mays banda bilbotarrak Da lana aurkezten jarraituko du udazkenean. Hala, iragan asteburuan Sopela Kosta Fest eta Irun Rock Festibalean izan ondoren, asteon Elizondoko Lur aretoan eta Orioko Kilometroak jaialdiaren baitan izango dira, urriaren 4an eta 5ean, hurrenez hurren.

Urriaren 25an, halaber, Berlingo Clash areto ezagunean izango da taldea, eta 31n, berriz, Barakaldoko BEC aretoan, BIME jaialdiaren barruan.

Bestalde, azaroan, beste bost kontzertu egingo ditu: 7an, Ondarruko Beikozinin; 8an, Leitzako gaztetxean; 21ean, Bartzelonako Razzmatazz 2 aretoan; 22an, oraindik zehazteke dagoen bigarren emanaldi bat egingo dute Katalunian; eta, azkenik, abenduaren 13an, Madrilgo Siroco aretoan joko du.

Da diskoak 13 kantu biltzen ditu, eta Tio Pete estudioan grabatu dute Jose Lastra teknikariarekin. Gero, Dave Allenek nahasketa egin du Londreseko Club Ralph-en. Masterizazioa ere Ingalaterrako hiriburuan egin du Andy Hippy Baldwinek. Emaitza bikaina da, elektronikaren eta rockaren esparruetan sustraitutako kantuak; soinua, berriz, ikaragarria.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button