MUSIKA

Zea Mays, León Benavente eta Fuel Fandango, MAZ Basauri jaialdiaren kartel-buru

Aurtengo MAZ Basauri jaialdia apirilaren 28an, 29an eta maiatzaren 5ean egingo da, eta Social Antzokian arituko diren kartel-buruak hauexek izango dira: Zea Mays, León Benavente eta Fuel Fandango. Kontzertuez gainera, aurten Zinemaz zine-ziklo musikala ere izango da.

Jaialdia honela antolatuko da: apirilaren 28an, Zea Mays, Rural Zombies eta Albert Cavalier taldeek joko dute Social Antzokian; 29an, León Benavente eta Enric Montefusco; eta, azkenik, maiatzaren 5ean, Fuel Fandango eta Unclose.

Maiatzaren 6an, gainera, emanaldi bereziak izango dira, kalean eta doan: 12:30an, eta Txiki MAZ lelopean, Las Morenas eta Oliver eta Eva, Balio Magikoak. Arratsaldean, 19:00ak aldera, Semejantes,  Magnético Grupo Robot eta Donna Versus arituko dira.

Zine-egitarauaren harira, hauexek izango dira filmak: maiatzaren 4an, Omega; 11n, Oasis: Supersonic; 18an, Gimme Danger; eta, amaitzeko, 25ean, Miles Ahead.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button