ESZENA

“Zazpi Senideko” antzezlana taularatuko dute Areetan

Axut!-ek, Artedrama eta Le Petit Théâtre de Pain taldeekin batera, Zazpi Senideko izeneko antzezlana taularatuko dute Getxoko 36. Antzerki Jardunaldietan, larunbatean, Areetako Andrés Isasi Musika Eskolan, 20:00etatik aurrera. Ander Lipusen zuzendaritzapean, Ximun eta Manex Fuchsek oholtzaratuko dute lan berria.

Horrela deskribatu dute ikusgarri berria. “Anaitasunarena, txikitatik eraikitako laberintoa da, ihesbiderik gabekoa, lotura definitibo bat. Odolekoak ala biziak eskainitakoak, senideak norbanakoa osatzen du. Baina nola aritu anaia, ahizpa, neba edo arreba ebatsia izan zaigunean? Presondegiak, auto istripuak edo gaixotasunak bete ezinezko hutsunea sentiarazten duenean, nola dirau gurea dugun GU horrek bizirik?. Bi aktore. Bi anaia. Eta zazpi istorio antzerkira ekarriak.”

“Obra honen idazkera abiatzeko erreferentziako lehen hiru lanak honakoak dira: Dostoievskiren Karamazov Anaiak eleberria, Atxagaren Bi Anai eleberria eta Thomas Vinterbergen Submarino filma. Hiruretan, protagonismoa anaitasunak hartzen du eta haren bidetik fedea, zalantza, arrazoia, traizioa, natura, gizatasuna eta lotura korapilatsuak lantzen dira. Tragediak batzen ditu anai istorio horiek, baina denek eromenaz gain arintasun zerbait dute anai arreben artean, erabat ulergarria dena, izan ere, pertsonaien arteko harreman hori haurtzaroan sortua izan zen”.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.

Cookie propioak erabiltzen ditugu, bai eta hirugarrenen cookieak ere, zure nabigatze-esperientzia eta gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, euren erabilera onartutzat joko dugu.Ikusi cookien politika.

ONARTU
Aviso de cookies
Tresna-barrara saltatu